sábado, 21 de mayo de 2011

GURE TXOTXONGILOEN BIDEOA!

Kaixo!! Hemen duzue guk egindako AHATE ITSUSIAren txotxongiloen istorioa!
Aurrerago, bideo hau nola egin genueneko argazkien muntaia erakutsi genizuen eta oraingoan bideoa bera ipini dizuegu. Hau ilusi eta gogo handiz egina dago.
Ondo pasa ezazue!!!



lunes, 16 de mayo de 2011

FILOSOFIA INTERESGARRIAK

Bertan, gure bloga borobiltzearren haurren garapenerako berebizikoak iruditzen zaizkigun bi autoreen filosofia ipintzen dizkizuegu: Loris Malaguzzi eta Ken Robinsonenak. Hauek, haurrek garapen egokia izan dezaten egin beharrekoa esplikatzen dute. 
Espero dugu haurrekin egoterakoan bi filosofia hauek kontutan hartzea, haurraren onerako baitira.


LOS 100 LENGUAJES DEL NIÑO

El niño
está hecho de cien.


El niño tiene
cien lenguas
cien manos
cien pensamientos
cien maneras de pensar
de jugar y de hablar
cien, siempre cien
maneras de escuchar
de sorprenderse, de amar
cien alegrías
para cantar y entender
cien mundos
que descubrir
cien mundos
que inventar
cien mundos
que soñar.


El niño tiene
cien lenguas
(y además cien, cien, y cien)
pero se le roban noventa y nueve.


La escuela y la cultura
le separan la cabeza del cuerpo.


Le hablan:
de pensar sin manos
de actuar sin cabeza
de escuchar y no hablar
de entender sin alegria
de amar y sorprenderse
sólo en Pascua y en Navidad.


Le hablan:
de descubrir el mundo que ya existe
y de cien
le roban noventa y nueve.


Le dicen
que el juego y el trabajo,
la realidad y la fantasía,
la ciencia y la imaginación,
el cielo y la tierra,
la razón y el sueño,
son cosas
que no van juntas.


Le dicen en suma
que el cien no existe.


Y el niño dice:
En cambio el cien existe.


Loris Malaguzzi






SIR KEN ROBINSON: ESKOLA ETA KREATIBITATEA




http://www.youtube.com/watch?v=nPB-41q97zg



Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue:


martes, 10 de mayo de 2011

TXOTXONGILOEN GRABAKETAREN PROZESUA!!!

KAIXO LAGUNAK!!

Txotxongiloekin ahate itsusiaren ipuina antzeztu dugu! Antzerkia erakutsi baino lehen, nola prestatu dugun erakutsiko dizuegu.


Espero dugu zuen gustokoa izatea!! Gu oso pozik gaude emaitzarekin!!
Disfrutatu!!


miércoles, 13 de abril de 2011

JOLASAREN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN

Etapa honetako beste aspektu garrantzitsu bat jolasa da. Honekin haurrak ondo pasatzeaz gain, asko ikasten dute. Esate baterako, jolas motak, hizkuntzaren garapena, gorputz mugimenduak,...
Horregatik, ondoren datorren BLOG batetik ateratako testua aspektu hau oso ondo azaltzen duenez, jartzea egokia iruditu zaigu.
Jarraian, gai honekin loturiko argazki batzuk dituen guk geuk sorturiko slide bat ipini dugu.
Azkenik, informazioa borobiltzeko asmoz,  BIDEO bat ere sartu dugu.





Haurraren hezkuntzan jolasek paper garrantzitsua dute, atal ezberdinak garatu ditzakeelako, haur hezkuntzan irakasten den gehiena, guztia ez esateagatik, jolasen bidez ematen da.

Jolas ezberdinak daude haurrekin jolasteko, hauen bidez, gauza ezberdinak transmititu ditzakegu. Egia da jolasen bidez hizkuntza transmititu daitekeela naiz eta gu jolasten ari garen bitartean horretaz ez konturatu, berdina gertatzen da kulturarekin.

Jolasten ari garen bitartean, hizkuntza lantzen da eta erabiltzen den hizkuntza horren kontzeptuak barneratzen ditu era inkontzientean.

Kulturan ere eragin izugarria dutela uste dut. Gure aiton-amonek jolasten zituzten jolasak berriz plazara eramaten saiatu egin beharko genituzke, hauek euskal jolasak deiturikoak dira. Hauek hizkuntza transmititzen dute eta baita gure kultura ere eta hori mantendu beharko litzatekeela iruditzen zait.

Haurraren hezkuntzarentzat ere garrantzizkoak direla esango nuke, erabiltzen den jolasaren arabera hezkuntza bat edo beste jasoko duelako.

Honek eragina izango du gizartearen aurrean edukiko duen jarrerarentzat. Hau ere eskolan lantzen da, lehen esan bezala hezkuntza jolasen bidez ematen delako bertan.

Konklusio moduan eta nire iritziz umeek euskaraz jolasten ikasten badute eta euskarazko jolasak erakusten badiegu, gure hizkuntza, hau da euskara, barneratu eta dibertsioa euskarazko jolasekin lotuko dute erdarazko erregistroak erabiltzera bultzatu gabe.



ZE ONDO PASATZEN DUGUN!!!








http://www.youtube.com/watch?v=WXWwh4_wRv8&feature=player_embedded

GORPUTZA J-CLIC

Teknologia berrietako ikasgaiean J-Clik bat egitea aukeratu dugu beste lan batzuen artean. Bertan, gorputzaren gaia aukeratuz, hainbat jolas ezberdin diseinatu ditugu.
Gure ustez, ariketa interesgarriak dira, horien artean, puzzleak, hizki-zopa, hutsuneak bete, bikoteak bilatu,... aurki ditzazkezue. Ondo pasa!!





martes, 12 de abril de 2011

ZER DA HAUR HEZKUNTZA?

Gu Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari garenez eta lehenago etapa honetako hainbat aspektu garrantzitsu aipatu ditugunez, beharrezkoa ikusi dugu Haur Hezkuntza zer den eta bere zikloak zeintzun diren azaltzea.
Ziklo bakoitzak bere adin-tartea dauka, biek beren ezaugarri bereizgarriak dituztelarik. Beraz, google-etik eta internet-etik bildutako hainbat informaziotik, garrantzitsuena hartu dugu eta ondorengo testua osatu dugu.
Sarreraren bukaeran, zuen gustukoa izango den BIDEO polit bat ipini dizuegu.



Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da.
Honen helburu nagusia 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da, honetaz gain haurrak bere gorputza ezagutzea, ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta hauen autonomia sustatzea lortu nahi dira etapa honetan.

Haur Hezkuntzako etapa hiru urteko bi ziklotan dago banaturik; lehen zikloa 0-3 urte bitartean jasotzen dena da, bigarren zikloa aldiz, 3-6 urte bitartean.

Haurrak ordura arte izan dituen harreman sozialak aldatu egingo dira Haur Hezkuntzan hasten denean. Ingurune berri bat da eskola haurrarentzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutuko ditu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasako ditu haurrak eskolan eguneko ordu gehienak, atxikimenduzko pertsonarekin igarotzen duen denbora murriztuz. Hau dela eta, kasu batzuetan eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkie txikienei, honek beldurra, abandonu sentsazioak... sorrarazi baititzake. Haurrak egoera hau hobe asimila dezan, egokitze aldia egiten da gaur egun eskoletan.

Irakasleak kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.


Lehenengo Zikloa, 0-3 urte

Bizitzako lehen urtean haurrak oinarrizko funtzio sentsorialak garatzen ditu. Erreflexuaz jokatzetik ekintza boluntarioetara igaroko da urte bete inguruko haurra; ibiltzeko ekintza boluntarioa ikasiko du esate baterako.

Garai honetan haurrak inguruko pertsonekiko menpekotasun handia du. Eguneroko ekintzak burutzeko beharrezkoa du helduaren presentzia. Janzteko,lotarako,oheratzeko...helduaren laguntza beharrezkoa du. Adin honetako haurra ez da hitzen bidez komunikatuko; keinuak,soinuak edota jarrerak erabiliko ditu bere nahiak edota beharrak adierazteko.

Bigarren urtean haurrak oreka eta koordinazioan aurrera pausu handiak emango ditu. Beste haurrekin jarriko da harremanetan eta autonomia handiagoa eskuratuko du. Honetaz gain, esfinterraren kontrolerako urratsak ere ematen ditu.



Bigarren Zikloa, 3-6 urte

Hirugarren urtean gorputzaren kontrola eskuratzen joango da umea. Hala nola, eskailerak jaitsi eta igotzeko gaitasuna edota jauziak egiteko gaitasuna eskuratuko dute. Adin honekin, umea ezezkotasun aldia sufritzen du non une oro ezezko posturan kokatzen da eta bere erantzun nagusiena ezezkoa da. Honetaz gain, ikusmen-esku koordinazioa ia erabat kontrolatuta dauka baita gorputzeko atalak ezagutzen dituela esan genezake.

Hirugarren urte honetan, haurrak imitazioa erabiltzen du baliabide bezala ikasteko. Bi imitazio mota bereiz ditzakegu: alde batetik, imitazio zuzena zeinekin eredua aurrean duelarik imitatu egiten du, eta bestetik, imitazio diferitua zeinekin eredurik gabe errepresentazio mentala egiteko gai den. Baliabide hau menperatzea izugarrizko aurrera pausua izango da haurraren garapen pertsonalean. Adin honekin, umea aho hizkuntza egituratzeaz gain artikulatzen ere hasten da. Honetarako, izugarrizko garrantzia du helduaren laguntza. Helduak hizkuntza errazten du haurrarentzako keinuak erabiliz. Umearen jakiteko gogoak hasten dira hiru urterekin eta gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto ezagutzeko gogoekin.

Garai honetan ere, alderdi psikologikoak plasmatzea oso garrantzitsua da umearen garapen kognitiboa aurrera eramateko. Haur bakoitzaren alderdi psikologia plasmatzeko erak anitzak dira. Besteak beste, jolas sinbolikoa, buztina edota pintura.

Bigarren zikloa, lehenago aipatu dugun bezala, 3-6 urteko haurrak barne hartzen ditu. Ume askorentzako hau izango da beraien lehendabiziko urtea eskolan. Ziklo honetarako ikusmolde pedagogikoa lehenengo zikloaren berdina izango da, hau da, jarduerak, jolasak eta esperimentazioa erabiliko ditugu helburuak barneratzeko. Hauek ebaluatzeko lehenengo zikloan bezala, behaketa erabiliko dugu. Ziklo honetako haurrek krisiak sufritzen dituzte etapa batetik bestera pasatzerako garaian, humanismoak dio krisialdi hauek haurraren garapenean positiboak direla. Etapa batetik bestera pasatzeko egokitze prozesu bat eman behar da oreka lortu arte, hau da, hurrengo etapa menderatu arte.

Ziklo hauetako umeak ondorengo ezaugarriak dituztela esan dezakegu: esku kontrola, lateralitatea menperatzen dute, espazio nozioak (handi/txiki, goi/behe…) ezagutzen dituzte, objektuen ezaugarriak desberdintzen dituzte (handi/txiki, luze/motz, lodi/motz..), aho hizkuntza aberastu dute, berekoitasuna azaltzen dute eta ohitura sortak hartzen dituzte autonomiarako aurrerapauso bat izango dena.







http://www.youtube.com/watch?v=mNjJmlphV8g&feature=player_embedded

miércoles, 6 de abril de 2011

PSIKOMOTRIZITATEA. AUCOUTURIER-en METODOA

Ikus dezakezuen bezala, lehenago azaldutako psikomotrizitatearen inguruko gaira bueltatu gara, gure ustez hau Aucouturierren metodoa azaldu barik ezin delako ulertu. Horregatik, bere metodoaren zatirik garrantzitsuenak idatzi ditugu, googletik hartutako informazioa erabiliz.
Bertan, argi ikusten dira lortu beharreko helburuak, ibilbide pedagogikorako proposamenak, gelaren ezaugarriak eta guztiaren ebaluazioa.

Informazioa borobiltzearren, hemen LINK bat daukazue.

Zuentzako baliozkoa izatea espero dugu.


1 . Umeengan lortu behar ditugun helburuak:
- Haurrak komunikaziorako izaki egitea.
- Haurra izaki aktibo eta sortzaile egitea.
- Haurra pentsamendu operatoriorako prest dagoen izaki egitea.
- Trebetasunak eta prozedurak lantzea.


2. Ibilbide pedagogikorako proposamena
- Sarrera errituala
- Barne segurtasunerako ekintzak
- Plazer sentso-motorea
- Joko sinbolikoa
- Urrutiratze eta errepresentazioa
- Irteera errituala


3. Psikomotrizitate saio bat egiteko gelaren ezaugarriak:
- 7urtekin haurra bere ingurua ezagutzeko momentu egokienean dago.
- Gimnasioa 90 – 100 metro karratu ingurukoa izango da.
- Hiru zatitan banatuko da:
 Mugimen eta sentimen plazerraren gunea.
 Barne-sergurtasunerako jolasak eta joko sinbolikoaren gunea.
 Urrutiratze eta errepresentazio gunea.
 Astean ordu eta erdi landuko dugu psikomotrizitatea.
- Irakaslearen jarrera honelako izango da:
 Entzuteko ahalmena eta enpatia behar ditu.
 Haurraren lagun sinbolikoa izaten saiatu beharko du.
 Legeak ezarri eta ziurtasuna komunikatu beharko ditu.
 Talderaren jarraipena eramango du.


4. Ebaluazioa
- Zer behatuko du irakasleak?
 Haurrak maizten dituen denbora eta espazioa.
 Haurrek erabiltzen duten materiala.
 Besteekiko dituzten erlazioak.
 Bere buruekiko erlazioa