martes, 15 de marzo de 2011

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Youtuben aurkitutako psikomotrizitateari buruzko bideo bat ipini dugu klase hauek nolakoak diren jakin dezazuen, eta lehen aipatutako materiala nolakoa den ikusteko aukera duzue. Horretaz gain, bideo honetan argi ikus dezakegu, klase hauek oso interesgarriak eta aberatsak direla, haurrek beraien egunerokorako berebiziko garrantzia duen gorputz mugimendua garatzen dutelako.



http://www.youtube.com/watch?v=kf4RgYb4nmM&feature=player_embedded

PSIKOMOTRIZITATEA. MATERIALAREN GARRANTZIA

Hemen duzue gure lehenengo sarrera. Bertan, Haur Hezkuntzan garrantzitsua den psikomotrizitate ikasgaiean erabiltzen diren materialen inguruko informazio interesgarria azaltzen da, baita psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunen laburpentxo bat ere.

 

Haurraren mugimendua eta psikomotrizitate ahalmenak garatzeko baliagarriak izan daitezkeen baliabide eta materialen zerrenda bukaezina izango litzateke. Garbi izan behar dugu tresna alternatibo eta ez konbentzionalen garrantzia: betetako botilak, kurpilak, zintak, erratza, makilak, garbigailuen danborrak, zapiak, aulki zaharrak...

Materialeak hurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi, eragin behar du, jarduerara bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak izan ohi dira. Dena den, haurraren irudimenak gabezi horie gaindi ditzake. Aspaldian nahiko baztertuta badugu ere, haurraren sormenak edozein tresna jolaserako iturri bihur dezake.

Godall irakasleak (1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen dugu: espazio ta harremanen egitura konplexua antolatu (esperientzia bultza dezaten, ikasleen eskaerak eta familien ekarpenak ere kontuan hartuz), esperientzien garapenari lagunduz, abaguneak eta aukerak eskintzen dituen sistema sortuz.


ONGI ETORRI LAGUNAK!!

Kaixo!
Gasteizeko unibertsitateko Haur Hezkuntzako ikasleak gaituzue. Teknologia berrietako klasean blog bat egin dugu eta hemen duzue!
Espero dugu zuen gustokoa izatea! Hurren arte!!!!