miércoles, 6 de abril de 2011

JOKO HEURISTIKOA

Kaixo lagunak!!
Jarraian, googletik hartutako hainbat informazio bilduta jarraian irakurri dezakezuen artikulutxo hau sortu dugu. 
Bertan, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan (0-3 urte) oso baliagarria den joko heuristikoa azaltzen dizuegu, ariketa honetan pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak... lantzen dituztelako.
Informazio hau borobiltzearren, ariketa honi buruzko bideo bat jarri dizuegu.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.




Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara
hain zuzen ere. Talde txikitan egiteko jolasa da. Haurren bat-bateko ekintzak erabiltzen
dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren
ekintzak estrukturatzen laguntzen du.



BI FASE DITU
Lehendabizikoan, haurrek materiala
aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte.  Bigarrenean aldiz,
hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala
eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten
diren gainontzeko ekintzak alde batera uzten. 

  

Materiala: hiru material mota daude, objektuak, edukiontziak eta poltsak. Baina denetarik erabili ditzakegu!


Erabilera ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean
konbinatzeko errezak direnak: naturatik jasotakoak, etxean, dendetan e.a.-etan
bilatutakoak, jokuarentzat espreski eginak edo erositakoak. Zenbat eta aukera
zabalagoa izan, orduan eta konbinazio handiagoak eskeini ahal izango dira.


Haurrak askatasun osoz ariko dira objektuekin jardunean, aztertzen eta
bakoitzak bere modura konbinatzen.



Bigarren zatian, objektuak jasotzen dira. Haurrek lurrean dauden objektuak hartu
eta bakoitza dagokion poltsan sartuko dituzte irakaslearen laguntzaz. Atal honetan,
helduen lana da haurren zereginaren nondik norakoa bideratzea. Haurren
mugikortasuna lantzen du, objektu gehienetarako toki batetik bestera joateko ekintza
burutu beharko baita. Pentsamendua estrukturatzen lagunduko die objektu bakoitza
dagokion poltsan sartzeko sailkatzen dituztenean. Hasierako zatian ez bezala, non
helduak begirale ixilaren rola betetzen zuen, oraingoan bere hitzek haurren ekintzak
zuzenduko ditu.


Saio hauek astean bi aldiz egitea komenigarria litzateke eta 20-30 minutuko
iraupena izango dute. Iraupena malgua izango da, haurren jarreraren arabera. Haurrak
aspertzen hasten badira edota interesa galdu dutela jabetu bagara, saioa bukatutzat
emango dugu. Gustura ari badira aldiz, pixka bat luzatu daitezke baina, jasotzerako
orduan ere gustura arituko direla ziurtatuz.





http://www.youtube.com/watch?v=vptlS2qRr9k&feature=player_embedded

No hay comentarios:

Publicar un comentario