miércoles, 6 de abril de 2011

PSIKOMOTRIZITATEA. AUCOUTURIER-en METODOA

Ikus dezakezuen bezala, lehenago azaldutako psikomotrizitatearen inguruko gaira bueltatu gara, gure ustez hau Aucouturierren metodoa azaldu barik ezin delako ulertu. Horregatik, bere metodoaren zatirik garrantzitsuenak idatzi ditugu, googletik hartutako informazioa erabiliz.
Bertan, argi ikusten dira lortu beharreko helburuak, ibilbide pedagogikorako proposamenak, gelaren ezaugarriak eta guztiaren ebaluazioa.

Informazioa borobiltzearren, hemen LINK bat daukazue.

Zuentzako baliozkoa izatea espero dugu.


1 . Umeengan lortu behar ditugun helburuak:
- Haurrak komunikaziorako izaki egitea.
- Haurra izaki aktibo eta sortzaile egitea.
- Haurra pentsamendu operatoriorako prest dagoen izaki egitea.
- Trebetasunak eta prozedurak lantzea.


2. Ibilbide pedagogikorako proposamena
- Sarrera errituala
- Barne segurtasunerako ekintzak
- Plazer sentso-motorea
- Joko sinbolikoa
- Urrutiratze eta errepresentazioa
- Irteera errituala


3. Psikomotrizitate saio bat egiteko gelaren ezaugarriak:
- 7urtekin haurra bere ingurua ezagutzeko momentu egokienean dago.
- Gimnasioa 90 – 100 metro karratu ingurukoa izango da.
- Hiru zatitan banatuko da:
 Mugimen eta sentimen plazerraren gunea.
 Barne-sergurtasunerako jolasak eta joko sinbolikoaren gunea.
 Urrutiratze eta errepresentazio gunea.
 Astean ordu eta erdi landuko dugu psikomotrizitatea.
- Irakaslearen jarrera honelako izango da:
 Entzuteko ahalmena eta enpatia behar ditu.
 Haurraren lagun sinbolikoa izaten saiatu beharko du.
 Legeak ezarri eta ziurtasuna komunikatu beharko ditu.
 Talderaren jarraipena eramango du.


4. Ebaluazioa
- Zer behatuko du irakasleak?
 Haurrak maizten dituen denbora eta espazioa.
 Haurrek erabiltzen duten materiala.
 Besteekiko dituzten erlazioak.
 Bere buruekiko erlazioa


No hay comentarios:

Publicar un comentario