martes, 12 de abril de 2011

ZER DA HAUR HEZKUNTZA?

Gu Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari garenez eta lehenago etapa honetako hainbat aspektu garrantzitsu aipatu ditugunez, beharrezkoa ikusi dugu Haur Hezkuntza zer den eta bere zikloak zeintzun diren azaltzea.
Ziklo bakoitzak bere adin-tartea dauka, biek beren ezaugarri bereizgarriak dituztelarik. Beraz, google-etik eta internet-etik bildutako hainbat informaziotik, garrantzitsuena hartu dugu eta ondorengo testua osatu dugu.
Sarreraren bukaeran, zuen gustukoa izango den BIDEO polit bat ipini dizuegu.



Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da.
Honen helburu nagusia 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da, honetaz gain haurrak bere gorputza ezagutzea, ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta hauen autonomia sustatzea lortu nahi dira etapa honetan.

Haur Hezkuntzako etapa hiru urteko bi ziklotan dago banaturik; lehen zikloa 0-3 urte bitartean jasotzen dena da, bigarren zikloa aldiz, 3-6 urte bitartean.

Haurrak ordura arte izan dituen harreman sozialak aldatu egingo dira Haur Hezkuntzan hasten denean. Ingurune berri bat da eskola haurrarentzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutuko ditu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasako ditu haurrak eskolan eguneko ordu gehienak, atxikimenduzko pertsonarekin igarotzen duen denbora murriztuz. Hau dela eta, kasu batzuetan eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkie txikienei, honek beldurra, abandonu sentsazioak... sorrarazi baititzake. Haurrak egoera hau hobe asimila dezan, egokitze aldia egiten da gaur egun eskoletan.

Irakasleak kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.


Lehenengo Zikloa, 0-3 urte

Bizitzako lehen urtean haurrak oinarrizko funtzio sentsorialak garatzen ditu. Erreflexuaz jokatzetik ekintza boluntarioetara igaroko da urte bete inguruko haurra; ibiltzeko ekintza boluntarioa ikasiko du esate baterako.

Garai honetan haurrak inguruko pertsonekiko menpekotasun handia du. Eguneroko ekintzak burutzeko beharrezkoa du helduaren presentzia. Janzteko,lotarako,oheratzeko...helduaren laguntza beharrezkoa du. Adin honetako haurra ez da hitzen bidez komunikatuko; keinuak,soinuak edota jarrerak erabiliko ditu bere nahiak edota beharrak adierazteko.

Bigarren urtean haurrak oreka eta koordinazioan aurrera pausu handiak emango ditu. Beste haurrekin jarriko da harremanetan eta autonomia handiagoa eskuratuko du. Honetaz gain, esfinterraren kontrolerako urratsak ere ematen ditu.



Bigarren Zikloa, 3-6 urte

Hirugarren urtean gorputzaren kontrola eskuratzen joango da umea. Hala nola, eskailerak jaitsi eta igotzeko gaitasuna edota jauziak egiteko gaitasuna eskuratuko dute. Adin honekin, umea ezezkotasun aldia sufritzen du non une oro ezezko posturan kokatzen da eta bere erantzun nagusiena ezezkoa da. Honetaz gain, ikusmen-esku koordinazioa ia erabat kontrolatuta dauka baita gorputzeko atalak ezagutzen dituela esan genezake.

Hirugarren urte honetan, haurrak imitazioa erabiltzen du baliabide bezala ikasteko. Bi imitazio mota bereiz ditzakegu: alde batetik, imitazio zuzena zeinekin eredua aurrean duelarik imitatu egiten du, eta bestetik, imitazio diferitua zeinekin eredurik gabe errepresentazio mentala egiteko gai den. Baliabide hau menperatzea izugarrizko aurrera pausua izango da haurraren garapen pertsonalean. Adin honekin, umea aho hizkuntza egituratzeaz gain artikulatzen ere hasten da. Honetarako, izugarrizko garrantzia du helduaren laguntza. Helduak hizkuntza errazten du haurrarentzako keinuak erabiliz. Umearen jakiteko gogoak hasten dira hiru urterekin eta gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto ezagutzeko gogoekin.

Garai honetan ere, alderdi psikologikoak plasmatzea oso garrantzitsua da umearen garapen kognitiboa aurrera eramateko. Haur bakoitzaren alderdi psikologia plasmatzeko erak anitzak dira. Besteak beste, jolas sinbolikoa, buztina edota pintura.

Bigarren zikloa, lehenago aipatu dugun bezala, 3-6 urteko haurrak barne hartzen ditu. Ume askorentzako hau izango da beraien lehendabiziko urtea eskolan. Ziklo honetarako ikusmolde pedagogikoa lehenengo zikloaren berdina izango da, hau da, jarduerak, jolasak eta esperimentazioa erabiliko ditugu helburuak barneratzeko. Hauek ebaluatzeko lehenengo zikloan bezala, behaketa erabiliko dugu. Ziklo honetako haurrek krisiak sufritzen dituzte etapa batetik bestera pasatzerako garaian, humanismoak dio krisialdi hauek haurraren garapenean positiboak direla. Etapa batetik bestera pasatzeko egokitze prozesu bat eman behar da oreka lortu arte, hau da, hurrengo etapa menderatu arte.

Ziklo hauetako umeak ondorengo ezaugarriak dituztela esan dezakegu: esku kontrola, lateralitatea menperatzen dute, espazio nozioak (handi/txiki, goi/behe…) ezagutzen dituzte, objektuen ezaugarriak desberdintzen dituzte (handi/txiki, luze/motz, lodi/motz..), aho hizkuntza aberastu dute, berekoitasuna azaltzen dute eta ohitura sortak hartzen dituzte autonomiarako aurrerapauso bat izango dena.







http://www.youtube.com/watch?v=mNjJmlphV8g&feature=player_embedded

No hay comentarios:

Publicar un comentario