miércoles, 13 de abril de 2011

JOLASAREN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN

Etapa honetako beste aspektu garrantzitsu bat jolasa da. Honekin haurrak ondo pasatzeaz gain, asko ikasten dute. Esate baterako, jolas motak, hizkuntzaren garapena, gorputz mugimenduak,...
Horregatik, ondoren datorren BLOG batetik ateratako testua aspektu hau oso ondo azaltzen duenez, jartzea egokia iruditu zaigu.
Jarraian, gai honekin loturiko argazki batzuk dituen guk geuk sorturiko slide bat ipini dugu.
Azkenik, informazioa borobiltzeko asmoz,  BIDEO bat ere sartu dugu.





Haurraren hezkuntzan jolasek paper garrantzitsua dute, atal ezberdinak garatu ditzakeelako, haur hezkuntzan irakasten den gehiena, guztia ez esateagatik, jolasen bidez ematen da.

Jolas ezberdinak daude haurrekin jolasteko, hauen bidez, gauza ezberdinak transmititu ditzakegu. Egia da jolasen bidez hizkuntza transmititu daitekeela naiz eta gu jolasten ari garen bitartean horretaz ez konturatu, berdina gertatzen da kulturarekin.

Jolasten ari garen bitartean, hizkuntza lantzen da eta erabiltzen den hizkuntza horren kontzeptuak barneratzen ditu era inkontzientean.

Kulturan ere eragin izugarria dutela uste dut. Gure aiton-amonek jolasten zituzten jolasak berriz plazara eramaten saiatu egin beharko genituzke, hauek euskal jolasak deiturikoak dira. Hauek hizkuntza transmititzen dute eta baita gure kultura ere eta hori mantendu beharko litzatekeela iruditzen zait.

Haurraren hezkuntzarentzat ere garrantzizkoak direla esango nuke, erabiltzen den jolasaren arabera hezkuntza bat edo beste jasoko duelako.

Honek eragina izango du gizartearen aurrean edukiko duen jarrerarentzat. Hau ere eskolan lantzen da, lehen esan bezala hezkuntza jolasen bidez ematen delako bertan.

Konklusio moduan eta nire iritziz umeek euskaraz jolasten ikasten badute eta euskarazko jolasak erakusten badiegu, gure hizkuntza, hau da euskara, barneratu eta dibertsioa euskarazko jolasekin lotuko dute erdarazko erregistroak erabiltzera bultzatu gabe.



ZE ONDO PASATZEN DUGUN!!!








http://www.youtube.com/watch?v=WXWwh4_wRv8&feature=player_embedded

No hay comentarios:

Publicar un comentario